XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Miguel Goiaingerua, izan zaite gure alde gudan, anpara gaitzatzu deabruaren gaiztakeri ta sareetan erori ez gaitezen, Jaungoikoak azaldu dezala onen gaiñ daukan al edo poderea; au da guk umillki egiten dizugun eskaria, ¡o zeruko aingerutaldeen Nagusia!.

Jaungoikoak eman dizun eskubideaz bota itzatzu infernura Satanas eta gañerako espiritu gaizto, animak ondatzeko, munduan dabiltzanak.

Ala izan dedilla.

Amargarren Pio Aita Santuak, 1904-garren urteko Bagillaren 17-ian, agindu zuan, bere aurrekoak agindutako otoitz oien ondoren esan dedilla iru aldiz (1) Argitaratu zan aginte artan bertan eztu esaten iru aldiz egiteko erregu laburtxo ori, baña bai Acta S Sedis, deitzen dan, eta Aita Santuaren aginte ta beste berriak azaltzen dituan paper edo errebistan, 1904-garren urteko Orrillaren 23-ean ondorengo erregu laburtxo au: Cor Jesu Sacratissimum miserere nobis.

Zazpi urte ta zazpi berrogeitako barkamenak irabazten dira, illdakoentzat izan ditezkenak, egunian beiñ baño geiagotan, au da, Mezaren azkenean esaten diran aldi bakoitzean.

Begira ondo, otoitz eder auen itzak zer esan nai duten, eta ezagutuko dezute, Espiritu Santuak adieraziak dirala.